BILBORI BURUZ
Bilbo hiri batek bere burua berrasmatu eta gaur egungo erronketara egokitzeko duen moduaren adibide paradigmatiko bat da. XX. mendearen zati luze batetan, industria-gune garrantzitsua izan zen, bereziki siderurgian, ontzigintzan eta portu-jardueran. Eredu ekonomiko horrek bere hazkundea bultzatu zuen, baina ingurumen-degradazioaren eta lan-krisiaren arrastoa ere utzi zuen, industria tradizionala 80ko hamarkadan gainbeheran hasi zirenean. Egoera horren aurrean, Bilbok eraldaketa ekonomiko, sozial eta urbanorako prozesu handinahi bati ekin zion, birmoldaketa industrialaren eta gune degradatuak suspertzearen aldeko apustua eginez. Azpiegitura modernoak sortzea (metroa eta aireportua, adibidez) eta itsas frontea berriz diseinatzea, itsasadarra ardatz egituratzaile zutela, funtsezkoak izan ziren hura biziberritzeko.
Gaur egun, Bilbo berrikuntza, teknologia eta jasangarritasunerako zentro bat da, eta enpresa-sarea gero eta bideratuago dago gorabidean diren sektoreetara. Hiriak digitalizazioa eta ezagutzaren ekonomia besarkatu ditu, inbertsioak eta talentua erakarriz bioteknologia, industria sortzaileak eta informazioaren teknologia bezalako arloetan.
Bilbori buruzko informazio gehiago:
bilbao.eus
bilbaoturismo.net