Azaroak 21-24

Aukezpena

Azaroaren 21etik 24ra, hirietako jarduera ekonomikoetarako espazio berriak esploratzeko jardunaldiak egingo dira Bilbon. Ekitaldi honetan, hirigileak eta sektoreko profesionalak bilduko dira hiri-ingurunea birdefinitzen ari diren eraldaketak aztertzeko, bilakaera sozial, ekonomiko eta teknologiko azkarreko testuinguru batean. Gainera, European Council of Spatial Planners – Conseil Européen des Urbanismo (ECTP-CEU), Hirigintza Teknikarien

Espainiako Elkarteak (AETU) eta Arkitekto Hirigileen Elkarteen Batasunak (UAAU) haien batzar orokorrak egingo dituzte.Jardunaldi hauen helburu nagusia jarduera ekonomikoetarako espazioak hirietan nola aldatzen ari diren ulertzea da, bizi, lan, merkataritza eta ekoizpen modu berrietara egokituz. Globalizazioa eta digitalizazioa hiri-dinamikak eraldatzen ari diren mundu honetan, hiriak erronka ekonomiko berrietara egokitu behar dira.

Bilbo, eraberritzeko gaitasunagatik eta berrikuntzaren aldeko apustuagatik ezaguna, hirien etorkizunari eta erronkei buruz hausnartzeko agertokia izango da. Jardunaldi hauetan tokiko eta nazioarteko proiektuak eta esperientziak azalduko dira, ekonomia-guneak hiri-plangintzan modu eraginkorrean nola integratu eztabaidatuko da, eta horiek etxebizitzaren, garraioaren eta hiri-zerbitzuen funtsezko alderdietan nola eragiten duten ere.